jueves, 29 de noviembre de 2012

''post- URRIA GORRIA'': Ondorioak


Ondorioak

      Bi hitzaldietan sorturiko eztabaidak, hauetan entzundako idei eta iritzi desberdinak... gaur egungo gure Euskal Herriaz pentsatzea eta sakonki erreflexionatzea eragin zigun, bai preso politiko guztiekiko elkartasunari dagokionez, muga ideologiko eta nazionalez gain (SRIko militantearekin jorratu genuena); bai ENAMen krisi politikoari dagokionez (Fermintxo Santxez Agurruzarena).
      Batzuek esperientziaz hitz eginez, beste batzuk itxaropenaz... ideien ekaitz baten erdian egon ginen, batzuen kontzientziak esnatuko zituena eta errealitateare ikuspegi zabalago bat eskainiko zuena, gezur eta manipulazioetaz baldintzatu nahi den egoera honetan; beti ere, errespetuz eta giro onean.
      Argi dago, han geudenok 1917ko Errusian bezala borrokan segituko dugula; baina 2012ko Euskal Herrian, Euskal Iraultza Sozialistaren bidea birsortzearen beharrean gaude ere.

No hay comentarios: